Paris, Texas, ...

Parisen gauza ikusgarri asko dago: Eiffel dorrea, Pompidou Zentrua, Louvre museoa eta abar luzea. Parisen lurrazpian geologoek aurkitu dutena baieztatzen bada, monumentu berriak ager daitezke Pariseko kaletan; petrolio-dorreak alegia.

Elf-Aquitanie konpainiak Parisetik gertu dagoen Ivry herrian egin duen zundaketak emaitza positiboak izan dituela jakin da joan den abuztuaren bukaeran.1.972 metro zulatuta petrolioz bustitako gres harriak aurkitu dira. Laginak aztertzen ari dira oraindik, hobiaren aberastasuna ezagutu asmoz.

Ezpairik gabe, lortutako emaitza positibo honek Parisen egiten ari diren beste zundake tak suspertuko ditu. Urtea bukatu baino lehen, Pariseko ekialdean dagoen Chennevières-sur-Marne izeneko herrian zundaketa-lanei ekingo dio Total petrolio-konpainiak.

Petroliozaleek Orly eta Roissy nazioarteko aireportuen ingurutan ere petrolioa egon daitekeela uste dute. Dena den, Paris Texas moduan petrolio-dorrez beteko denik ez da uste.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila