Paleolitoko zintzilikario bat eta labarretako margoak topatu dituzte Agerre haitzuloan, Mendaron

paleolitoko-zintzilikario-bat-eta-labarretako-marg
Orein-adarrarekin egindako zintzilikarioa Madeleine aldikoa dela ondorioztatu dute, duela 14.000 urte inguru egina. Arg. Gipuzkoako Foru Aldundia

Orein-adarrean grabatutako zintzilikario bat eta paretetan egindako animalia-irudien hainbat zati aurkitu dituzte Agerre haitzuloan, Mendaron, guztiak Paleolito garaikoak.  Zintzilikarioak 14.000 urte inguru dituela kalkulatu dute, eta labar-arteak 20.000 urtetik gora. Alvaro Arrizabalaga arkeologoak eta Antxieta arkeologia-taldeak egin dute aurkikuntza.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila