Otsoak klonatu dituztela, egiaztatuta

Otsoak klonatu dituztela, egiaztatuta
2007/06/01 | Elhuyar

Seulgo Unibertsitatean klonazio bidez bi otsokume sortu zituztelako berria eman zuten 2007ko martxoan Cloning and Stem Cells aldizkariko artikulu batean. Apirilean, berriz, lan hartako datu batzuk egia ote ziren zalantza sortu zen, eta egileei testua zuzentzeko agindu zieten. Seulgo Unibertsitateko Ikerketa Zuzentasunaren Batzordeak artikuluan ageri diren datuak aztertu, eta bi otsoak benetako klonak direla aditzera eman zuen apirilaren 27an. Hala ere, ikertzaileak gaitzetsi ditu, datuak maneiatzean akatsak egiteagatik.

1
232
2007
6
024
Bioteknologia; Genetika; Zoologia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila