Osasun-azterketarik handiena

Orain artekoan denik eta osasun-azterketa handiena egitea proposatu du AEBetako ikertzaile batek.
Proiektu honetan, Asiako milioi bat lagunetik gora aztertzea espero da,
50 urtetik gorako lagunak betiere. Gaixotasunen zergatietan sakontzea da helburua, eta, horretarako, ahal denik eta jarraipen luzeena egingo zaie, geneei, bizimoduari eta osasunari dagokienez; hau da, ingurune-faktoreek –dietak, erretzeak eta ariketa fisikoak, esaterako– gaixotasunen garapenean nola eragiten duten aztertuko dute, eta, era berean, baita eragin hori genetikaren arabera nola aldatzen den ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila