Ornoz osatutako hezurreko ardatza zein unetan sortzen den argitzea lortu da. Harvard Unibertsitateko ikerlariek ornoen sorrera arautzen duten geneak lehen aldiz bereiztea lortu dute. Iragarpena egin orduko, jakinmin handia sortu da zientzilarien artean. Noraino irits daiteke urrats hori? Ornodun guztion eboluzioa erabat ulertzea lortuko ote dugu? Galdera horiek guztiak erantzuteko modurik ez dago oraindik, Harvardeko aurkikuntza abiatu berria baita.
Ondorengo argazkian ikusten duzuen txitoa ongi baino hobeto ezagutzen dute Harvard eko ikerlariek. Enbrioia zen artean zientzilari-talde horrek bere garapena behatzeari ekin zionean. Urrats horretan gene-talde batek hezurrezko eta kartilagozko segmentuen banaketa arautu egiten zuela ikusi zuten. Lehen urratsa emana zen, beraz.