Aszidia gehienak itsas hondoan bizi diren goma moduko tantak dira. Montrealgo Unibertsitateko ikertzaileek haien genoma aztertu dute, eta, beste kordatuenekin alderatuta, ornodunen hurbileneko ahaideak direla ondorioztatu dute.
Ikerketak kolokan jarri du adituek orain arte uste zutena. Hori dela eta, berriro aztertu behar dituzte zenbait datu morfologiko eta paleontologiko.