Bizidunon organoen banaketa asimetrikoaren erantzulea geneen eragin goiztiarra omen da. Hipotesi horren alde azaldu da bederen, zenbait animaliaren organoen kokapena aztertzen diharduen ikerlari-talde estatubatuarra. Azken urteotan asko aurreratu da gene sekuentziazioaren ezagutzan eta bide horretatik, orain arte frogaezinak ziren teoria asko baieztatzera helduko dela uste du talde horrek. Abiapuntu gisa, ondorengo galdera hartu zuten: zergatik kokatzen da bizidunon bihotza eskuinaldean? Horra hor lortutako emaitzak.
Agidanez, enbrioiaren baitan eta bizitzaren lehen 48 ordutan gertatzen da Shh izenaz bataiatu duten genearen iharduera. Gene hori enbrioiaren eskuinaldean kokatzen da eta horren ondorioz, alde horretan nagusitzen da beste zenbait generen eta proteinen aktibazioa. Modu asimetrikoan gertatzen diren prozesu biokimikoen eragina baino ez da beraz, bizidunon bihotza eskuinaldean egotea. Estrapolazio bat eginez, bizidunon organoen banaketa asimetrikoa era horretara azaltzera helduko direla pentsa daiteke.