Ordenadore pertsonala erantzungailu automatiko bezala

Orain arte ordenadore pertsonalek burutzen dituzten ekintzez gain, erantzungailu automatiko bezala funtzionarazten dion tarjeta bat kaleratu da. Dirudienez, behin tarjeta instalatutakoan ordenadoreak telefonoak jotzen duenean egiten ari den lana utzi, telefono-deiari erantzun eta ondoren utzitako lanari berrekiteko nahikoa da software egokia martxan jartzea.

Jasotako mezuak modu digitalean gordetzen dira ekipoko disko gogorrean. Bestalde behar den bakoitzean erabiltzaileari pantailan deiaren berri emango zaio. Tarjeta honekin mezuak buzoietan gordeta ere utz daitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila