Duela 17.500-18.300 urteko zeramika-zatiak aurkitu dituzte Yuchanyango koban, Txinako Hunan probintzian. Ikertzaileek erradiokarbono bidezko datazioa erabili dute, eta, ondorioztatu dutenez, lehendik aurkitutako zeramika-zatirik zaharrenak baino 1.000 urte zaharragoak dira. Orain arteko arrastorik zaharrenak Japonian aurkitu zituzten. Aurkikuntzak eztabaida eragin du zeramikaren jaiotze-herrialdearen inguruan.