Orain arteko erloju zehatzena

Orain arteko erloju zehatzena
2010/04/01 | Elhuyar

Orain arte aurkitutako erloju zehatzena garatu dute Estatu Batuetako National Institute of Standar and Technology institutuko fisikariek. Quantum Logic izeneko erlojuak aluminio-ioi baten bibrazioaren arabera definitzen du segundoa.

Ohiko erloju atomikoek segundo bateko desfasea izaten dute 30.000 urtetik behin. Quantum Logic erlojuak, berriz, 3.700 milioi urtetik behin izango luke desfase hori. Beraz, litekeena da erloju hori denbora neurtzeko erreferentzia bihurtzea, eta ohiko erloju atomikoei tokia kentzea.

1
263
2010
4
003
Fisika
Albisteak
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila