Orain arte ezezaguna zen krustazeo bat identifikatu dute Bizkaiko koba batean

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

orain-arte-ezezaguna-zen-krustazeo-bat-identifikat
Goienetxe haitzuloan (Bizkaia) aurkitu dute espezie berria. Arg. CSIC

Goikoetxe haitzuloan, orain arte ezagutzen ez zen krustazeo-espezie bat identifikatu dute Espainiako Natura Zientzien Museoko ikertzaileek (CSIC).  Vejdovskybathinella vasconica izena eman diote, eta, identifikazioan, ezaugarri morfologikoez gain, azterketa genetikoa ere erabili dute.

Identifikatu berri duten batinela. Arg. CSIC

Hain zuzen, ikerketan parte hartu duten Ana Camachoren esanean, “azterketa molekularra ezinbestekoa da morfologikoki berdinak diruditen espezieak bereizteko”. Hala, bi generen zatiak sekuentziatu dituzte: COI gene mitokondriala, eta 18S genea, nukleokoa. Horri esker bereizi dute espezie berria.

Vejdovskybathinella vasconica batinela bat da. Krustazeo horiek 0,5-1 mm izaten dituzte, eta lur azpiko uretan bizi dira: putzuak, ur freatikoak, iturriak...

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila