Ondo lo egin, laztana

Ohekidearen zurrungak jasan beharra baino amesgaizto txarragorik ba ote? Hots gogaikarri hori gutxitzeko, Yaleko mediku-talde bat somnoplastia deritzon teknologia erabiltzen ari da. Zurrunga, nagusiki, ahosabai bigunean eta aho-gingilean sobera dagoen ehunaren bibrazioak eragiten du.

Ehun horiek gutxitu eta teinkatzeko, maiztasun baxuko irrati-uhinetan oinarrituriko teknika erabiltzen da. Somnoplastia burutzeko 10 minutu baino gutxiago behar dira, eta sendagilearen kontsultan bertan egin daiteke, anestesia lokalarekin. Gainera, apnea buxatzailearen sindromeari aurre egiteko ere erabil daiteke.

Horretarako, goiko airebideko ehunak gutxitzen dira, mihiaren oinarrikoak barne, azken horiek baitira buxaketaren eragileak.

Ebaketarik behar ez duen eta minik ematen ez duen teknika berri honekin, beraz, ez dago aldamenekoa izorratzen jarraitzeko arrazoirik.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.