Onddo-espezie berri bat aurkitu dute Pagoetako Parke Naturalean

onddo-espezie-berria-aurkitu-dute-pagoetako-parke-
Pseudosclorococcum golindoi, Pagoetako Parke Naturalean aurkitutako onddo-espezie berria. Oso toki hezeetan ikusi dute bakarrik. Arg. Aranzadi

Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologoek onddo espezie berri bat aurkitu dute Aian. Altzolarats errekan, Agorregiko burniola eta Mindi errekaren inguruko baso mistoan ikusi dute bakarrik, usteldutako Platanus hispanica zuhaitzen enborrean.

Pseudosclerococcum golindoi izendatu dute onddo espezie berria, Jose Luis Albizu Aranzadiko mikologo zarauztarraren omenez. Oso onddo txikia da; beltza eta dilista baten tamainakoa. Hildako egurrean bizi da, eroritako enborren azpialdean. Sclerococcum generoko espezieen antzekoa da, baina asku zilindrikoak azaltzen ditu eta muturreko kaskua ez da amiloidea izaten. Desberdintasunak kontuan hartuta, espezie berriaz harago, genero berria ere sortu behar izan dute Aranzadiko ikertzaileek. Mycological Progress aldizkarian argitaratu zuten aurkikuntza.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.