Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologoek onddo espezie berri bat aurkitu dute Aian. Altzolarats errekan, Agorregiko burniola eta Mindi errekaren inguruko baso mistoan ikusi dute bakarrik, usteldutako Platanus hispanica zuhaitzen enborrean.
Pseudosclerococcum golindoi izendatu dute onddo espezie berria, Jose Luis Albizu Aranzadiko mikologo zarauztarraren omenez. Oso onddo txikia da; beltza eta dilista baten tamainakoa. Hildako egurrean bizi da, eroritako enborren azpialdean. Sclerococcum generoko espezieen antzekoa da, baina asku zilindrikoak azaltzen ditu eta muturreko kaskua ez da amiloidea izaten. Desberdintasunak kontuan hartuta, espezie berriaz harago, genero berria ere sortu behar izan dute Aranzadiko ikertzaileek. Mycological Progress aldizkarian argitaratu zuten aurkikuntza.
Elhuyarrek garatutako teknologia