Omenaldia Jabier Urkolari

Omenaldia Jabier Urkolari
2006/12/01 | Elhuyar
Jose Mari R. Ibabe CEIT-eko ikertzaile eta Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta Felix Fernandez CAFeko SAT zuzendaria, Urkolari egindako afari-omenaldian.
G. Urkola

Jabier Urkola ingeniaria hil zela hamar urte bete direla eta, omenaldi-afaria egin diote bere jaioterrian, Tolosan. Afarian, lankide eta lagun izan zituen pertsona ugari bildu ziren, baita kanpotik etorritako hainbat ere, hala nola Sheffieldeko bere doktoretza-zuzendari Michael Sellars eta han lankide izan zuen John Devine.

Hain zuzen ere, Jabier Urkola Sheffielden izan zen denboraldi batez. Han egin zuen bigarren doktoretza (lehenengoa Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako Ingeniarien Goi Eskolan lortu zuen). Sheffielden doctor honoris causa izendatu zuten, eta hark egindako bideak ateak ireki zizkion Euskal Herrian egiten zen ikerketari mundura zabaltzeko.

Aipatzekoa da Urkolak euskarari eman zion garrantzia. Altzairuaren inguruan ehunka artikulu idatzi zituen, baina bereziki pozik zegoen Jose Mari R. Ibaberekin batera idatzi zuen liburuagatik: Altzairuaren Diseinurako Metalurgia Fisikoa. Elhuyar Elkarteak argitaratu zuen, eta euskaraz idatzitako lehena izan zen arlo horretan.

Altzairuaren ikerketan lehen mailako aditua izan zen, eta Euskal Herriko ikerketak Europan aintzat hartzea lortu zuen.

1
226
2006
12
011
Biografiak; Ingeniaritza
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila