Oihaneko zuhaitzen gainean

Joan den urteko urriaren 15etik abenduaren 15eraino estatu desberdinetako ikerlariak "zuhaitz gaineko sarean" txandaka aritu dira. Sare hau lurretik 30-40 m-ko altuerara kokatzen zen Kamerun-go hegoaldeko oihan ekuatorialean.

Bertan, berrogeitamar landare-espezie desberdinen laginak bildu dira eta hauetako erdiek, gutxi gorabehera, substantzia aktiboak zituen.

Basoen goialdeari kanopia deritzo eta baso tropikalean eguzki-hargailuaren funtzioa betetzen du, baso guztiko ekosistema beraren funtzio delarik. Gutxi ezagutzen den animalia eta landare ugari bizi da bertan.

"Zuhaitz gaineko sarea" arkitekto baten, aeronauta baten eta baso tropikalean aditu den baten ideia da. Plataformak 600 m2 ditu eta globo gidagarri batez eraman zen.

Guztira, hamabi estatu desberdineko hirurogei ikerlari txandakatu dira ikerketak zituen hogeitabederatzi programak burutu ahal izateko. Batzuek, zuhaitzen gainean gertatzen diren gas-trukaketak neurtzen zituzten bitartean, beste batzuek saguzarrak harrapatzen zituzten gauean. Azkenik, inurri-espezieak izendatzen zituztenak ere bazeuden.

Inurrien inguruko ikerketa oso interesgarria izan da. Inurriek landareak babesten dituzte. Horretarako landareen azukreak eta babesak erakarri egiten dituzte eta hauek beste intsektuak jaten dituzte.

Ikerlariek txinpanze bat eraman zuten kanopiara intsektuen hozkez eragindako birus eta parasitoen transmisioa aztertzeko.

Bestalde, hogei espezie inguru substantzia aktiboen eramaile zirela ikusi zen eta une honetan horien egitura molekularra zein den ezagutu nahian ari dira.

Aztertuko den hurrengo kanopia Borneoko iparraldekoa izango da eta hori 1993. urtearen hasieran gertatuko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila