Ohiko pixoihalak ez dira ekologikoagoak

img height="177" hspace="5" src="Images/A211-028.jpg" vspace="5" width="200"/>

Guraso asko kezkatzen dituen kontua da: haurrentzako pixoihaletan zein ote da inguruneari kalte gutxien egiten diona? Sortzen den zaborrari begiratuta, behin erabiltzeko horiek kaltegarriagoak dirudite. Bada, Erresuma Batuan ikerketa egin dute, eta ondorioa izan da ohikoak —etxean garbitzen diren oihalak dituztenak— ez direla ekologikoagoak erabili eta botatzekoak baino.

Ikerketa egiteko bi mila gurasoren ohiturak izan dituzte kontuan: egunean zenbat pixoihal behar dituzten, oihalak zer tenperaturatan garbitzen dituzten, garbigailua zenbat betetzen duten eta abar. Batez beste, 60 ºC-ra garbitzen omen dituzte oihalak, eta hortxe omen dago gakoa, hain zuzen ere; tenperatura baxuagoan garbituta energia-kontsumoa txikiagoa izango litzateke, ingurumenari kalte gutxiago, beraz.

Erabili eta botatzeko pixoihalen ekoizleak gustura agertu dira emaitzarekin, noski, hartara, jendeak barne-kezka txikiagoa izango baitu horiek erabiltzean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila