Odol-hodien sarea eratu dute bizidunengan

Michigango Unibertsitateko ikertzaileek sagu bizietan odol-hodien sarea haztea lortu dute. Horretarako, odol-hodiak eratzeko nahitaezkoak diren hazkunde-entzimak askatzen dituen inplantea erabili dute.

Berriak garrantzi handia du, bizidunen ehun guztiek odol-isuria behar baitute. Baina odol hodiak sortzeko behar diren entzimak sekuentzia, garai eta leku zehatzean askatu behar direnez, orain arteko saiakerak antzuak izan dira, injekzioen edo orratzen bidez lortzeaezinezkoa delako. Saguetan probatu duten inplante bereziari esker, ordea, naturan gertatzen den moduan askatzen dira entzima horiek. Horrela, diabetea zuten saguak sendatzea lortu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila