Odol artifiziala lortzeko ikerketak abian dira

Transfusioetan erabiltzen den odolik gehiena emaile boluntarioen zainetatik ateratzen da eta Euskal Herria munduaren buruan dagoen arren, maiz izaten dira jendea odola ematera animatzeko deialdiak, batez ere udan.

Herrialde askotan egoera larriagoa da eta, horregatik, odol artifiziala ekoizteko moduen bila ari dira lanean hainbat ikerlari.

Carnegie Mellon Unibertsitateko Chien Lo ikerlariak hemoglobina ekoizten duen sistema prestatzea lortu du berriki.

Hala ere, oraingoz oso kantitate txikiak ekoitzi dituela eta sistema findu beharra dagoela adierazi du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila