Gosea kentzen duen hormona bat aurkitu dute: obestatina. Hormona hori aurkitzeko gosea eragiten duen beste batetik abiatu dira, ghrelinatik, hain zuzen ere. Ghrelina sintetizatzeko erabiltzen den sekuentzia oinarritzat hartuta, gene berean antzeko sekuentzia bat aurkitu dute. Eta aurkikuntza horri tiraka iritsi dira gosea kentzen duen beste hormona honetara, obestatinara, alegia.