Jakina da obesitateak minbizia izateko arriskua areagotzen duela. Orain, horren zergatia azaldu dute Nature Immunology aldizkariko artikulu batean. Haren arabera, NK zeluletan (natural killer edo hiltzaile naturalak) dago gakoa: immunologia-sistemaren zelula horiek arduratzen dira minbizi-zelulak detektatzeaz eta suntsitzeaz, eta gantz-gehiegiak blokeatu egiten ditu. Zehaztu dutenez, detektatu detektatzen dituzte, baina ez dituzte suntsitzen.
Blokeatutako NK zelulak birgaitzeko modua ere aurkitu dute ikertzaileek. Haien esanean, tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko bidea eman dezake horrek.
Elhuyarrek garatutako teknologia