Zelularen nukleoa mintz batez bereizita dago zitoplasmatik. Zelula erdibitzen denean, mintz hori desegin egiten da, eta, nukleoaren materiala bikoiztu ondoren, bi mintz berri sortzen dira, zelula sortu berrientzako bana. Bartzelonako eta Parisko biokimikari batzuek mintz berria sortzeko prozesua ikertu dute, eta prozesu horretan parte hartzen duen proteina garrantzitsu bat identifikatu dute, MEL-28 izenekoa. Mintza guztiz ixten laguntzen duen proteina da.