Nork behar du eguzkia?

Itsas hondoak ezusteko ugari ematen dizkie ikertzaileei; adibidez, fotosintesia egiteko eguzkiaren beharrik ez duten mikroorganismo batzuk aurkitu dituzte Ozeano Pazifikoko tximinia hidrotermal batean.

Berez, ez dirudi tximinia hidrotermalak toki egokia direnik bizidun fotosintetikoak egoteko. Alabaina, Hego Amerikako Pazifikoko tximinietan, ikertzaile batzuek laginak bildu zituzten. Han zeuden mikroorganismoak laborategian hazi zituzten,
eta ikusi zuten fotosintesia egiteko eguzkiaren argia eta sufrea erabiltzen dituzten bakterio batzuk zeudela. Ikertzaileak harrituta geratu ziren; izan ere, bakterio horien benetako bizilekura ez da argi-izpirik iristen!

Antza denez, eguzkiaren ordez tximinia hidrotermaletan askatzen den erradiazio geotermala erabiltzen dute bakterio horiek fotosintesia egiteko. Hori ikusita, oso litekeena da uste baino toki gehiagotan bizitzea organismo fotosintetikoak. Lur planetan ez ezik, beste planetaren batean ere horrelako bizidunak egon daitezkeela iradoki dute ikertzaileek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila