Norbera konturatzerako, garunak badaki

Norbera konturatzerako, garunak badaki
2008/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Garunak norbera konturatu baino 10 segundo lehenago hartzen ditu erabakiak. Horixe frogatu dute Max Planck Institutuko neurologoek, Nature Neuroscience aldizkarian argitaratutako ikerketa batean.

Ikerketan, 14 boluntariok hartu zuten parte. Parte-hartzaile bakoitzak bi sakagailu zituen aukeran, eta begien parean letra-segida bat erakusten zuen pantaila bat. Nahi zutenean, bi sakagailuetako bat sakatu behar zuten, eskuineko aldekoa esku eskuinaz, eta ezkerrekoa ezkerraz; horrez gain, erabakia hartzen zuten unean begien aurrean zer letra zuten hartu behar zuten gogoan.

Esperimentuak irauten zuen denboran, ikertzaileek boluntarioen garun-jardueraren irudiak jaso zituzten. Zein aldetako botoia sakatu, garunaren alde batean detektatzen da jarduera. Bada, ikertzaileek ikusi zuten erabakiaz jabetu baino 10 segundo lehenago hasten zela jarduera garunean. Zehazki, garunaren aurrealdea aktibatzen zen, justu bekokiaren atzeko gunean. Antza denez, hori da erabakiak hartzean lehenik aktibatzen den lekua.

1
244
2008
7
003
Anatomia/Fisiologia; Biologia
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila