Nor da Masaru Tanaka?

Masaru Tanaka Japonianoso urte txarrean jaio zen, 1941ean, japoniarrak bigarren mundu-gerran sartu zirenean. Bere haurtzaroa Okayama hirian igaro zen, jaioterrian; hasieran gerra-giroan, gero gerra galdu zutenen giroan. Lehen urte haiek pasata eta ikasketetan aurrera eginez, unibertsitatean ingurugiro-ingeniaritza ikasi zuen; berak aitortzen duenez, hondakinen tratamendurako kontzientziarik ez zegoen garaian. Gaur egun Japoniako Ingurugiro Saileko zuzendaria da, eta Japonia, —hondakinen tratamenduari dagokionez— punta-puntako herrialdea da.

Ingurugiro-ingeniari honek gidatzen duen politikak ingurugiroaren kalitatea du helburu. Horretara iristeko, hainbat arlotan ari da lanean Japoniako Ingurugiro Saila: hondakinak berreskuratzea, birziklapena, teknologia garbiak, hondakin solidoak murriztea, hautespen-bilketa, eta tresna elektrikoetako osagarrien bilketa. Japoniar hau hain dago sartuta ingurugiroaren zaintzarako giroan, ze Masaru Tanakak teoria bitxi samarra ere badu: "Munduko bakea hondakinak egoki kudeatuta irits daiteke; denok ingurua nola hobetu pentsatzen hasten bagara, ez dugu gerraz pentsatzen hasteko astirik izango".

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila