Ipar Amerikako mendikatea luze eta ospetsuenaren jatorria misterio bat izan da urte askotan. Minnesotako Unibertsitateko bi ikertzailek galdera honen erantzuna aurkitu dutela uste da. Julie Maxson eta Basil Tikoff-en ustez, duela 97 milioi urte Indonesia bezalako irla-multzo batek British Columbia kostaldearekin topo egin zuen. Talka horren ondorioz, Ipar Amerika estutu egin zen eta Mendi Harritsuak izenaz ezagutzen ditugun mendiak altxatzen hasi ziren.
Geologo hauek diotenez, hala ere, irlek ez zuten EEBBetako kostaldearekin topo egin, Mexikoko Kalifornia Behearekin baizik. Kontinentea, beraz, hegoaldetik iparralderantz estutu zen eta irlen presioa iparrekialderantz mugitzen hasi zen. Honela, Maxson eta Tikoff-en teoriaren arabera, konprimaketa honek sortu zuen Mendi Harritsuak mendikatea duela 85 eta 55 milioi urte bitartean.
Baina hau lehen urratsa baino ez da. Mendi ikusgarri hauen jatorriaz gehiago dakigun arren, non daude ustez iparraldeko kostan sortu beharko lituzkeen failak?