Natura edo ondare kulturalaren hondatze axolagabea, Bolikosta moduko hirugarren munduko herri atzeratuetan bakarrik gerta daitekeela pentsa dezake askok. Zorionez ala zorigaitzez, astakirtenak toki guztietan daude. Dakusagun Alemaniako Messel-en gertatzen ari dena.
Messel inguruan bada fosil-hobi ikusgarri bat. Munduko inportanteenetakotzat jotzen da eta bertan Eozeno (duela 50 milioi urte) garaiko fosil-erregistro azpimarragarria dago. Esaterako duela gutxi bertan aurkitu den hartz inurrijale baten fosilak, (Europan aurkitutako lehena), fogra berri bat eman du garai batean Europa et Amerika lotuta egon zirenaren ideiaren alde.
Messel-eko hobian aurkitutako fosilak oso kalitate onekoak dira. Paleontologoek animalien larru- eta ezkata-mota eta kasu batzuetan urdailen edukia ere identifikatu ahal izan dituzte. Orain arte 35 ugaztun-espezie identifikatu dira eta beste 40 identifikatuko direla uste da.
Arazoa zein da? Messel-eko agintariek hobia aurkitzen deneko tokia zabortegi bilakatu nahi dute. Beste tokirik ez omen dago hondakinak pilatzeko. Giza ondare unibertsalaren aurkako eraso itsu honek beste komentariorik ez du merezi.