Non sortzen dira gaixotasun berriak?

Komunikabideetan gehien aipatzen diren gaixotasunak, hala nola ebola, hiesa eta ezohiko pneumonia, garatzeko bidean dauden herrialdeetan sortu dira. Hortaz, gaixotasun berri gehienak lurralde horietan sortzen direla dirudi.

Alabaina, azken 50 urteotan gaixotasunak non sortu diren aztertuta, zientzialariek ikusi dute gehien-gehienak Europan, Ipar Amerikan eta Japonian azaldu direla lehen aldiz. Gaitz horiek janarien bidez transmititutakoak eta botikekiko erresistentzia duten bakterioek sortutakoak dira batez ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila