Izurdeek eta beste zenbait itsas ugaztunek ez dute kanpo-belarririk, baina ala ere soinuak entzuteko gaitasuna badute. Gaurdaino ez genekien nola garraiatzen zuten soinua izurdeek azaletik buru barneko belarrietaraino, baina gaitasun horren misterioa argitu berri dute Massachusetts-eko Institutu Ozeanografikoko ikertzaile batzuek: dirudienez, matrailezurreko eta aurpegiko gantzak erabiltzen dituzte soinuaren garraiolari-modura.
Erresonantzia magnetikoa eta tomografiak erabiliz, matrailezurretako eta belarri-hodietako gantzek tronpeta-itxura dutela ikusi dute, eta horien bitartez garraiatzen omen dute soinua izurdeek barne-belarrietaraino