Ozeanoen hondoan ugari aurkitu diren nodulu metalikoez arduraturik dabiltza ikerlariak. Sobietarrak bereziki ekipatutako eta telegobernatutako urpekuntzia bidaltzekotan direla esaten da. Noduluak bildu, xehetu eta hauts bihurtuko lituzke. Horrela lortutako gatz metalikoen disoluzioa ponpatzea besterik ez litzateke geratuko. Sistema honen abantaila zepak itsas hondoan geratu eta material baliagarriak bakarrik biltzea litzateke. Metro kubiko nodulutik 50 kilo manganeso, 5 edo 6 kilo burdina, 2 edo 2,5 kilo nikel eta 1,5 edo 2 kilo kobre jasoko lirateke horrela.
Sobietarrek beren itsasuntzi atomiko bat ( Sevmorpout izenekoa) langintza honetarako moldatzea proposatu dute. Gerrauntzientzat ez litzateke moldaketa txarra.