Izar batzuen heriotzak pulsarrak sortzen ditu, hau da, oso azkar biratzen diren eta erradiazioa norabide batean igortzen duten neutroi-izarrak. Errotazioaren ondorioz, erradiazioa erregularki iristen da, itsasargi bateko argia balitz bezala. Orain, erradiazio irregularra igortzen duten hamaika neutroi-izar detektatu dituzte lehen aldiz irrati-astronomoek.