Neutrinoek masa dute

120 fisikariz osaturiko talde batek neutrinoen masa aurkitzeko ikerketa zabala egin du Japoniako Kamiokande neutrino detektatzailean. Neutrinoak oso partikula txikiak dira eta unibertsoa zeharkatzen dute argiaren abiaduran; segundo batean gure gorputzean trilioika neutrino pasa daitezke gorputzeko partikula bakar batekin topo egin gabe.

Orain arte neutrinoek masa zuten ala ez eztabaidatu da, baina unibertsoaren eredu kosmologikoak masaren existentzian oinarritu dira, besteak beste materia ilunaren existentzia frogatzeko. Beraz, kosmologoek lasaitu ederra hartu dute aurkikuntza horren aurrean: ikerketen arabera, tau motako neutrinoek 10-34 gramoko masa dute, hau da, protoi baten masaren milioiren bat. Hain masa txikia izan arren neutrinoen kopurua izugarri handia da eta unibertsoan, batez ere bere patuan, eragin handia dute. Neutrinoen masa handia bada unibertsoak noizbait hedatzeari utziko dio eta uzkurtzen hasiko da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila