Neurriak axola du

Nanopartikulak arriskutsuak izan daitezke osasunerako eta ingurumenerako, dosi handiak inhalatuz gero.

Sistema immuneari dagokionez, neurriak axola duela dirudi. Izan ere, zientzialariek uste dute nanopartikulak arriskutsuak izan daitezkeela osasunerako eta ingurumenerako. Oraindik ikerketa gutxi egin diren arren, badirudi karbono-nanopartikulak garunera iristeko gai direla, dosi handiak inhalatuz gero.

Etorkizunean nanoteknologiak indar handia hartuko duela espero da, eta, beraz, nanomaterialekin lan egiten dutenek prebentzio-neurriak har ditzatela gomendatzen dute adituek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila