Neptuno eguzki-sistemako planeta hotzenetako bat da; Lurrak Eguzkitik jasotzen duen beroaren 1/900 besterik ez da iristen hara. Hala ere, ESOko astronomoek ikusi dute baduela alde bero bat: hego-poloa. Zehazki, batezbestekoa baino 18 ºC beroagoa da (batez besteko tenperatura -320 ºC-koa da). Horren arrazoia ardatzaren inklinazioa eta orbita dira: hego-poloa Eguzkirantz okertuta egon da 40 urtez, eta horrek eragin du berotzea.