Espainian 235.000 tona plastiko erabiltzen dira nekazaritzan; Europako Batasuneko totalaren % 28. Plastiko horiek guztiak bizi-zikloa amaitu ostean, hondakin bihurtzen dira; horiek egoki kudeatzeko talde-proiektu bat jarri dute martxan Europako 7 herrialdetako 18 erakundek. Gaiker-IK4, Cicloplast eta Inserplasa enpresekin batera, Espainiako bazkidea da proiektu horretan.
Labelagriwaste da proiektuaren izena, eta helburua, berriz, egungo birziklapen-mailak eta hondakin horien balorizazioa areagotzea, hondakinak biltzeko, lagintzeko, analizatzeko eta etiketatzeko metodologia bat garatuz eta abiatuz.