Bertikalera eramanda, nekazaritza ehunka aldiz oparoagoa izan liteke

nekazaritza-bertikala
Arg. Avinash Kumar/Unsplash

Munduan diren laborantza ia guzti-guztiak soroetan lantzen dira gaur egun, baina jarduera hori barruko eraikinetan baldintza zorrotzetan eta bertikalean egiteko aukera aspalditik aztertzen ari da. PNAS aldizkarian argitaratutako ikerketa batean, zientzialari-talde batek kalkulatu ditu halako azpiegitura batek beharko lituzkeen beharrak eta izango lukeen emankortasuna.

Horretarako, aurretik landutako esperimentu batean jasotako informazioa eta laborantzen alorrean erabiltzen diren simulazio-ereduak baliatu dituzte. Hamar geruzez osatutako laborantza bertikala irudikatu dute, eta baldintza guztiak kontuan hartu dituzte: argi artifiziala, tenperatura edota CO2 maila. Kalkulatu dutenez, baldintzen arabera, hektarea bakar batean 700-1.940 tona gari hazteko moduan egongo lirateke. Gaur egungo metodoekin, batez bestean, hektarea bakoitzeko 3,2 tona gari sortzen direla kontuan izanda, emankortasuna 220–600 aldiz handiagoa litzakeela kalkulatu dute.

Emankortasun horren bueltan, momentuz erabili behar diren energia-kopuru handiek ez dute inbertsioa konpentsatzen, egileek aitortu dutenez. Baina etorkizunean horrelako azpiegituren beharra dagoela diote, eta proposatu dute elikadura-segurtasun urria eta eguzki-energia soberan dituzten Ekialde Hurbileko herrialdeen kasuan bereziki erabilgarria izan litekeela, klimaren gorabeheretatik salbu.

Argudiatu dute lur-eremu gutxiago behar direla, ur gehiena berrerabiltzen dela, nutrienteen galerarik ez dagoela, eta ia-ia pestizidarik erabili behar ez direla. Ikerketan ez dute aipatu emankortasun horretan hazi transgenikoen erabilerak izan lezakeen ekarpena.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.