Neanderthal gizakiak, uste baino trebeagoak?

Alemaniako Harz mendien iparrean, zientzialarien arreta bildu duen egur-mundrun fosildu bat aurkitu dute. 80.000 urte baino gehiagoko fosil horretan, hatz-marka likatsu batez gain, egurrezko heldulekuan itsatsitako suharri baten aztarna topatu dute. Azterketaz arduratu diren arkeologo alemaniarren esanean, Neanderthal gizakiek urkia erretzen zuten itsasgarri iraunkorra egiteko.

Hipotesi horrek Neanderthal gizakien adimenari buruzko eztabaida piztu du: lehenengo Homo sapiens-en mailako trebezia eta teknikaren jabe ziren ala haiei kopiatuta egin zituzten tresna horiek? Dena dela, datazioaren inguruan zalantzak daude, eta, agian, datu gehiago jakitean argituko da gaia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila