Nazio Batuen foiletoia hiesari aurre egiteko

Hiesari buruzko informazioa ahal den jende gehienarengana irits dadin, Afrikan foiletoi bat emateko asmoa dute Nazio Batuek. ‘Bihotza eta arima’ telebistaz eta irratiz igorriko dute eta ehunka milioik ikusi edo entzungo dutela espero dute. Lehen ere egin dira antzeko esperientziak; Hegoafrikar Errepublikan 1992tik beste telenobela bat ematen dute gazteak hiesaren arriskuaz jabetzeko, eta arrakasta handia omen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila