Natura-parkeak: onak pertsonentzat, baina ez espezie basatientzat

Natura-parkeak: onak pertsonentzat, baina ez espezie basatientzat
2008/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Kaliforniako Unibertsitateko biologoek frogatu dutenez, eremu jakin batzuk babestea eta natura-parke bihurtzea mesedegarria da pertsonentzat, baina horrek ondorio kaltegarriak ditu espezie basatientzat.

Hain zuzen, Afrikako eta Hego Amerikako 306 natura-parkeetako populazioaren bilakaera aztertuta, ikusi dute parkeen inguruan populazioa asko hazten dela, batez ere sortzen diren azpiegiturek erakarrita. Alabaina, populazioa haztearekin bat, sutarako egurra biltzea, meatzaritza, ehiza, eta suteak izugarri areagotzen dira, eta, beraz, kalte egiten zaie teorian babestu nahi diren espezieei.

Kaliforniako biologoek proposatu dutenez, hori ez gertatzeko soluzio bat izan daiteke eremu babestuetatik urruti dauden herriei garatzen laguntzea. Hartara, jendeak irtenbide bat izango luke, eta herri horietara joango litzateke. Izan ere, biologoen hitzetan, "parkeen mugak baliabideak kudeatzeko gudu-zelaiak bihurtu dira".

1
246
2008
10
013
Ingurumena
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila