Kanadako Grande Anse arroka-formazioan narrastien oinatz batzuk aurkitu dituzte; aurkitu diren narrasti-aztarna zaharrenak, hain zuzen ere. Orain arte ezagutzen zen narrasti-fosil zaharrena Hylonomus lyelli espeziearena zen, orain dela 315 milioi urtekoa. Oraingoak, berriz, kilometro bat beherago aurkitu dituzte aztarna-geruzetan, eta horrek adierazten du oinatz horiek aurrekoak baino lehenago bizi ziren narrastiek utzi zituztela, orain dela 316 eta 319 milioi urte artean, hain zuzen.