Nanohodiak sailkatzeko metodo bat garatu dute

Nanohodiak sailkatzeko metodo bat garatu dute
2006/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Karbonoz egindako nanohodiak haien diametroaren eta propietate elektrikoen arabera sailkatzeko metodo bat garatu dute. Egitura horiek grafito-geruzak bilduz egiten dituzte, baina, horren dira txikiak, ezen zaila baita prozesu horretan nanohodiak biltzen diren norabidea eta duten diametroa zehaztea. Nanohodiek propietate elektriko eta optiko ezberdinak dituzte, zein norabidetan bildu diren, eta, ondorioz, propietate horien arabera sailkatu behar dira.

Batzuk metalikoak dira, eta eroale gisa erabiltzen dira. Beste batzuk, berriz, erdieroaleak dira, eta nanotransistoreak egiteko erabiltzen dira. Aldi berean, zenbat eta diametro handiagoa izan, orduan eta konstante dielektriko handiagoa dute.

Nanohodiak sailkatzeko garatu duten teknika hau da: nanohodiak dituen soluzio bat eremu elektriko baten eraginpean jartzen dute. Hala, nanohodiak konstante dielektrikoaren arabera ordenatzen dira eremu elektrikoaren gradientean.

1
224
2006
10
016
Nanoteknologia; Materialak
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila