Nanoadar erako karbono-egiturak hidrogenoa biltzeko

Nanoadar erako karbono-egiturak hidrogenoa biltzeko
2007/09/01 | Elhuyar

EHUko Javier Bermejo irakasleak koordinaturik, nazioarteko talde batek karbono-egitura berri bat aztertu du, adsorbatzaile moduan zer nolako aukerak eskaintzen dituen ikusteko eta hidrogenoa biltzeko modu eraginkor bat aurkitzeko. Egitura hori agregatu nanotubularrez osatua dago; agregatu horiek mutur batean ixten diren adarren itxura dute. Multzoak 0,1 mikrometro ditu gutxi gorabehera, eta lore-itxura du. Gainera, gas-kantitate handia adsorba dezake.

Hain zuzen, hidrogenoa nanoadarrera beste nanoegitura batzuetara ez bezalako finkotasunez itsasten dela ikusi dute; eta, hala ere, erabili nahi denean askatu egin daiteke.

1
234
2007
9
019
Fisika
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila