Nafarroa eta Errioxa, garapenean murgildurik

Espainiako Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroak (IGTZ) aditzera eman duenez, 1998. urtean Espainiako estatuan Ikerkuntza eta Garapenean diru gehien inbertitu duten eskualdeak Nafarroa eta Errioxa izan dira. Eskualde industrial tradizionalak diren Katalunia eta Euskal Autonomia Erkidegoa 3. eta 4. postuetan utzi dituzte.

Nafarroa eta Errioxako enpresariak oso kontzientziaturik daude industriaren garapen teknologikoaren beharraz eta bi eskualdeetan sortu diren Garapen eta Internazionalizaziorako planak aurrera atera dira, emaitza onak eman dituztelarik. IGTZren ustetan etorkizunean Ebro ibarraren inguruan garapenerako ardatz bat sortuko da, EAEtik Kataluniaraino iritsiko dena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila