Mutazio ugari geneen erregulatzaileetan

Geneen inguruan, haien espresioa kontrolatzen duten guneak daude. Horien funtzioa benetan garrantzitsua denez, zientzialariek uste zuten mutazio gutxi izango zituztela. Alabaina, gizakiaren eta txinpantzearen DNAn, gune horiek mutazio kaltegarri ugari dituztela frogatu dute. Aldiz, saguen eta arratoien erregulatzaileetan askoz ere mutazio gutxiago daude.

Antza denez, karraskarien populazioak gehiagotan gurutzatu dira elkarren artean eta, horregatik, erregulatzaileetan mutazioak egoteak eragin oso kaltegarriak izango lituzke. Gizakien eta txinpantzeen populazioak, ordea, ez dira hainbeste gurutzatu; hori dela eta, mutazioen ondorioak ez dira hain larriak izan.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila