Mutanteak kiribilduta egiten dute gorantz

Landare igokariak, atxaparra edo ahuntz-praka kasu, biratuz igotzen dira zuhaitzetan, harkaitzetan eta hormetan gora. Igotzeko, biratu edo kiribildu egiten dira. Nature aldizkariaren arabera, gaitasun horren gakoa geneen mutazio batean dago.

Hala diote, Japoniako Zientzia eta Teknologiarako Nara Institutuko ikertzaileek Arabidopsis espezieko landare berezi batzuk ikertu ondoren. Hain zuzen, espezie horretako landareak normalean zuzen egiten dute gorantz, baina alfa-tubulina proteina akastuna dutenek ezkerraldera biratzen dute. Ikertzaileek akats hori gene batzuen mutazioaren ondorioa dela ikusi dute, eta landareen asimetriaren argibidea izan daitekeela uste dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila