Muskerra eta tenperatura

Ipar Amerikako Arizonako basamortuan Urosaurus ornatus izeneko musker-espeziea bizi da, baina ez da musker arrunta. Tenperaturak gora egiten duenean, musker arren larruazalaren kolorea aldatu egiten da. Goizean berde argia da azaleko kolorea, baina tenperatura 30¾ zentigradura igotzen denean urdin turkesa bihurtzen da. Ordu beroenetan, berriz, kolorea urdin kobaltoa da.

Urosaurus ornatus muskerraren kolore-aldaketa.

Estatu Batuetako Maryland-en Hood College-n ari den Randall Morrison herpetologoak aztertu ditu narrasti txiki hauek, fenomenoa ulertu nahian. Azaleko kolorea bertako pigmentu-zelulek beroarekiko duten erreakzioagatik aldatzen da. Zelula iridoforo deitutako hauek hazi eta zabaldu egiten dira tenperatura igo ahala, bertako kristalen kokapena aldatu egiten delarik. Ondorioz, azalak islatzen dituen argi-izpien uhin-luzera aldatu egiten da urdin aldera.

Muskerrak ez du kontrolatzen termometro bizidun bihurtzen duen ezaugarri psikologiko eta optiko hau eta energi gastua eragiten dio. Dena den, muskerrak kolore-aldaketak direla eta bere etekina ateratzen du. Kolore argiena duenean harrapariek ikustea zailagoa da eta urdintzen denean emeen inguruan nabarmendu eta lehiakideak etsiarazten ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila