Musker erraldoitxoak jaio dira Kanarietan

Martxoko alean, Kanarietako Gomera irlan baino bizi ez den 60 zentimetro inguruko musker erraldoia (Gallotia gomerana) desagertzeko arriskuan zegoela aipatu genuen. 20 bat ale baino ez ziren geratzen, eta, muskerren ugalketa bultzatu eta espeziea babesteko, hiru milioi dolarreko aurrekontua zuen proiektua jarri zuten martxan.

Eta badirudi asmatu zutela, irailaren hasieran hiru musker-kume jaio baitziren Irlako Berreskuratze Zentroan. Egindako azken zentsuaren arabera, 23 musker erraldoi daude. Zorionak!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila