Musikarien garuna eta musikari ez direnena ez dira berdinak. Entzumenean zerikusia duen plano tenporala ezkerreko hemisferioan eskuinekoan baino garatuagoa dute.
Bestetik, bi hemisferioen arteko komunikazioa segurtatzen duen gorputz kailukara, musikariek % 10 edo 15 garatuagoa dute. Azken ezaugarri honi esker, bi hemisferioen arteko komunikazioa hobetuta instrumentujoleek psikomotrizitate aldetik koordinazio hobea izango dute.
Ikerleek diotenez, ezaugarri hauek genetikarekin zerikusi handirik ez dute. Musikarien prestakuntza-saioekin bai ordea, eta musika ikasten zazpi urte bete baino lehen hasitakoek ezaugarri hauek markatuagoak dituztela diote gainera.