Kanadan ospatu den Energiari buruzko Nazioarteko Batzarrean, partehartzaileek Chopin-en musika entzuteko aukera izan zuten. Harrigarria badirudi ere, pianojolea ez zen hezur eta haragizkoa; burdinazkoa baizik. Robotaren izena IRB-2000 zen eta bere ohizko lanetatik atera ondoren musika jotzeko programatu zuten.
Agian, han entzundako musikari berotasuna faltatuko zitzaion, baina nota guztiak ezin hobeto jo zirela ez dago ukatzerik. Bestela errua ez litzateke inola ere robotarena izango; programatzailearena baizik.