Ia bufalo baten tamaina duen karraskari bat identifikatu dute. Karraskari handi horrek, Phoberomys pattersoni, 700 kilogramo inguru pisatzen zuen eta 3 m luze eta 1,3 m altu zen.
Ikertzaileek 2000ko maiatzean aurkitu zuten fosila, Caracas mendebaldetik 400 kilometrora, gaur egun lehorra den zonaldean. Historiaurreko izaki fosilizatu horren hondakinek jakin-min handia sortu dute. Izan ere, badirudi zonalde hori landaretza oparokoa zela garai batean, eta, oro har, landaretzaz beteta egondako zonaldeak ez dira egokienak izaten fosilak kontserbatzeko.
Fosila 2000n aurkitu bazen ere, ikertzaileek ez dute orain arte zehatz-mehatz sailkatu. Orain gutxi, ordea, Phoberomys pattersoni Dinomys pakaranaren historiaurreko aitzindaria dela egiaztatu dute. Azken hori akuriaren hurbileko senidea da.